2007-12-02

JOLASAREN BALOREAK

PLAZERRA. Jolasa bizi poza da, uneaz gozatzea da.

ASKATASUNA. Pertsona oro aske da jolastu ala ez aukeratzeko.

HAZKUNTZA. Jolasak oinarri sendoko zoriona eraikitzen du. Horrek berekin dakarzkigu bizitasuna, jakinmina, egunez egunekoaren ebasio positiboa eta azken batean askatasuna eta plazerra.

DIBERTSITATEA. Jolasa, pertsonen antzera, bakarra eta errepikaezina da, ez baita inoiz modu berean garatuko. Jokaldi bakoitza desberdina izango da.

INTEGRAZIOA. Jolasak, honen partehartzaileen integrazioan laguntzen du ezagutzaren, ulermenaren eta jolasaren dinamika eta arauen onarpenaren bidez.

SORMENA. Irtenbide, ideia eta jolasteko era desberdinak proposatzeko aukera ematen du jolasak.

GATAZKA-ALDATZAILEA. Jolastean erabakiak hartzen dira, egoera zailak jorratzen dira eta horiei aurre egiteko estrategiak antolatzen dira.

PARTEHARTZEA. Komunikatzeko, entzuteko, sozializatzeko eta sozialki interaktuatzeko tresna da jolasa.

LANKIDETZA. Lankidetza jolasetan, elkarrekin jolastuz bilatzen den helburua partehartzaile guztien elkarlanarekin soilik lor daiteke.

KULTURARTEKOTASUNA. Izateko, bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko era berriak bilatzen, ezagutzen eta errespetatzen laguntzen digu jolasak.

Animatzen al zara era honetan jolastera?

No hay comentarios: